IKERTU NAhiEN mugaz gaindiko topaketa ortziralean eginen dute Baztanen

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 18a, 16:00

Jardunaldiak egun guziko egitaraua izanen du eta landa eremuaren garapenari buruz arituko dira

Baztango Udalak koordinatua, IKERTU NAhiEN mugaz gaindiko proiektua abiatu zen iaz, NUP, ESTIA, EHU eta Les Ateliers de Jours à Venir erakundeekin batera. Helburua Euroeskualdean (Akitania Berrian, Nafarroan eta Euskadin) gaur egun landa eremuak dituen arazo, behar eta erronkei aurre egitea da, horretarako mugaz gaindiko ikerlarien sare bat sortuz.

Baztango landa eremuan murgiltzeko, topaketa eginen dute hilaren 20an. Egun osoko egitaraua izanen du: 09:30ean harrera ekitaldia izanen da, eta 10:30ean paseo kolektiboa eginen dute landa eremuko eragileengana hurbiltzeko, «bertze modu batera entzun eta pentsatzeko». 13:30ean bazkaria eginen dute eta 14:30ean ikerketa metodologikoen gaitasunari buruzko debatea izanen da eta goizean ikusitakoari buruz hausnartuko dute. 17:00etan emanen diote itxiera jardunaldiari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun