Joan den urtean abiatutako ekimenari segida emateko, Komiki Irakurle Taldea heldu den asteko ortzegunean elkartuko da Elizondon, Baztango Liburutegi Publikoan 19:00etan. Urritik maiatzera hilabetero bilduko dira, komiki eta nobela grafikoei buruz solastatzeko, Aitor Txarterina komikigilearen gidaritzapean.
Izen ematea zabalik dago oraindik eta debalde da, beraz, interesa dutenek liburutegian eman dezakete izena.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!