Aldez aitzinetik izena emateko eskatu dute Baztango Talde Ekosozialak eta Amezti Elkarteak.
Ura garbitzea, airea ber-oxigenatzea, egurra sortzea, polinizazioa, paisaia eder batek ematen duen onura psikologikoa, zuhaitz baten itzal freskoa eta baso batek hodeiak erakartzea... Horiek eta askoz gehiago sartzen dira "zerbitzu ekosistemikoak" deiturikoan, naturak ematen dituen onurak sailkatzeko saiakera bat, eta, horietaz arituko dira larunbat goizean Elizondon, 11:00tan, Ibone Ametzaga Arregi EHUko UNESCO katedradunarekin, biologoa eta ekosistemetan aditua. Eta dena herritik barna paseo bat emanez, Eizondon dauden edo ez dauden zerbitzu ekosistemiko horietaz kontzientzia hartzeko.
Aldez aitzinetik izena emateko eskatu dute Baztango Talde Ekosozialak eta Amezti Elkarteak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.