Baztan Herri Hezitzailea prozesuarekin segitzeko saioa eginen dute urriaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 13a, 16:00

Baztango Udala eta Oinherri lankidetzan aritu dira azken hiru urteetan, eta aurten Baztan Herri Hezitzailea prozesua abiatu dute.

Fase berri honi ekiteko abiapuntua «hezkuntzaren arloa modu zabal batean landuko duen elkargunea osatzea» izan zen, eta horretarako hiru lan saio egin zituzten. Bertan parte hartu zuten Baztango ikastetxeek, udalak, hezkuntza ez formaleko eragileek, guraso elkarteek eta herrigintzako eragileek.

Aurtengo ikasturtean hezkuntza foro hau berraktibatzeko eta prozesuarekin segitzeko, urriaren 25ean Arizkunenean bilduko dira 17:30etik 19:30era. Eragileak saioan parte hartzera gonbidatu dituzte. Bertan, joan den ikasturtean adostutako erronka, Baztanen haur eta nerabeen parte hartzeko batzordeak sortzea, nola landu adostuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun