Gazteek Baztango Euskararen Plan Estrategikoan parte hartzeko saioa eginen dute 19an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 13a, 15:00

Baztango Udalak Euskararen Plan Estrategikoa diseinatzeari ekin dio, eta gazteen iritziak bildu ahal izateko, saio parte hartzailea antolatu dute Elizondon. Urriaren 19an, ortzeguna, 19:00etan Baztango Gaztetxean izanen da hitzordua, eta 90 minutuko iraupena izanen du. Saioa «arina eta parte hartzailea» izanen dela adierazi dute eta bertaratzera animatu dituzte gazte baztandarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun