'Luze edo motz' binakako bakarrizketa izanen da urriaren 15ean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 13a, 11:00

Baztango Kultura Zerbitzuak antolatua, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoristak izanen dira igandean Elizondon, Luze edo Motz binakako bakarrizketa aurkezten. 19:00etan Arizkunenean izanen da hitzordua.

'Luze edo Motz'

Bakean Dagoena Bakean Utzi emankizunaren haritik jarraituz, ikuskizun honetan generoa hartuko dute umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko. Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzeko bueltatu dira!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun