2008tik 2020ra 6.000 hildako inguru egon dira Palestina-Israel gatazkan, ia guztiak palestinarrak. Asteburuan Hamasek azken hamarkadetako eraso nabarmenena jaurti zuen Gazatik Israelen aurka larunbatean. 5.000 suziri bainoa gehiago, lurreko, ureko eta aireko estrategiak koordinatuz eta Israelen eremuan sartu eta zenbait pertsona harrapatuz. 250 hildako inguru eragin zituen erasoak eta munduko lerroburu eta azal guztiak hartu. Erantzuna agudo ailegatu zen eta geroztik gerra eta giza-krisi egoera areagotu bertzerik ez da egin. Horretarako, erreserbako 300.000 soldaduri borroketan parte hartzeko agindu zien herenegun Israelek eta atzotik, Europan bizi diren Israelgo armadako erreserbako 100.000 soldadu inguru iritsi dira Israelera. Larunbatetik hunat guttienez 950 palestinar hil eta 5000 zauritu dituzte. Nazioartean kontrako erreakzioak egon dira, Israelen aldekoak batzuk eta Palestinarekin elkartasunez bertzeak, gure eskualdean adibidez. Iruñean ere deialdia egin zuten eta horretan aritu zen Txuri Ollo BDS mugimenduko kidea.