'17. logela' ihes gela ibiltaria Elizondon izanen da urriaren 13tik 15era

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 10a, 20:00

Euskaraz barra-barra egitasmoak antolatua, '17. logela' ihes gela ibiltaria (escape room) Elizondon izanen da urriaren 13tik 15era. 40 minutuko jarduera doakoa izanen da, 16 urtetik goitikoendako eta aldez aurretik izena eman beharko da, gehienez ere 5 laguneko taldeekin. Erreserba egiteko egin klik hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun