Landa eremuko emakumeei lotutako jarduerak izanen dira heldu den astean Anizen eta Gartzainen

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 10a, 15:00
'Etxetxipia' film laburra proiektatuko dute urriaren 22an Gartzainen.

Urriaren 15ean Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta horren harira Nafarroako Berditasun Teknikarien Sareak hainbat ekitaldi antolatu ditu 'Denbora, presentzia, ahots eta bizitza gehiago' lelopean. Baztanen ere izanen da zer egin heldu den astean:

Urriaren 19an, ortzeguna, mahai-ingurua izanen da Anizko herriko etxean 17:30ean. Leire Milikuaren Lur gainean, itzal azpian liburua ardatz hartuta, Ana Iriarte eta Maria Torres baztandar nekazariak izanen dira hizlariak.

Urriaren 22an, igandean, Gartzaingo Uhaldeko baserrian izanen da hitzordua 10:30ean. Etxetxipia film laburra proiektatuko dute lehenbiziko, eta ondotik Uhaldeko baserriko bisita gidatua eginen dute Maria Jesus Larretxea eta Amaia Iturririarekin. Bisita gidatuak leku mugatuak izanen ditu, hortaz, izena eman beharko da berdintasuna@baztan.eus helbidera idatziz edo 613 00 36 34 telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun