Urdazubi, Zugarramurdi eta Baztango Eskola Ttikien besta giro ezin hobean Almandozen

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 10a, 10:30

Urriaren 7an eskola guzietako ikasle eta gurasoak bildu ziren, eguraldia lagun

Testua eta argazkiak: Almandozko Guraso Elkartea / Nora Salbotx

Larunbatean 10:00etan elkartu ginen eskolako atarian jendeari ongi etorria emateko eta Almandozko eskolako haurrek ozen abestu zuten beraien kantua. Ondotik, bi mendi bueltak abiatu ziren eta jendeak Almandozko parajeekin disfrutatzeko aukera izan zuen. Goizean aurpegiak margotzeko aukera izan zen, baita Ainara Unanuaren ipuinak entzuteko parada ere.

Eguerdian denak frontoian elkartu ginen bazkaltzeko; kafea eta kopa Almandozko Guraso Elkartearen esku izan zen eta almandoztarrek egindako postreak erosteko aukera ere izan zen. Arratsalde osoan puzgarriak, Hauspolariak bikotearen musika eta hainbat joko izan genituen.

Hurrengo urteko bestaren testigua Zigako eskolako gurasoei eman zaie, despedida moduan. Gora Eskola Ttikiak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun