Euskal Herriko Artzain Gazta Lehiaketan hirugarren postua lortu du Kortariko gasnak

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 9a, 16:30

Sariak pilatu eta pilatu segitzen dute Orabideko gasnategian. Azkena asteburuan lortu dute, Idiazabalen egindako Euskal Herriko 40. Artzain Gazta Lehiaketan. 35 gaztandegi aurkeztu ziren lehiara eta Kortariko Infernuko Gasnak hirugarren postua eskuratu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun