Bestak 2023

Giro ederrean ospatu dituzte errebestak Erratzun

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 9a, 17:00

Elektrotxorongoko kideak Erratzuko karriketan.

Erratzuarrek besta ttikiak izan zituzten larunbatean egun osoko egitarauarekin eta giroa ezin hobea izan zen

Argazkiak eta testua: Jone Uriarte

Goizean goiz, 08:30ean hasi ziren errebestak herriko gaiteroen argi soinuekin, eta hauek herriari buelta ematetik akitu zutenean, herriko txistularien txanda izan zen 10:00etan, herriari musikarekin itzulia emateko. 12:00etan Elektrotxorongok hartu zuen herria alaitzeko ardura eta 14:50 inguru arte jendea alaitu zuen bere musikaz herriko tabernetan zehar.

Gero bazkari herrikoia egon zen elkartean eta 70 lagun inguru bildu ginen bazkaltzeko. Ondotik, mahai inguruko zenbait kantu kantatu ziren Modestok alaiturik eta egunari segida emateko dantzaldia ere eskaini zuen Modestok, 19:00etatik 00:00ak arte. Gero, DJ Xuritabeltzek girotu zuen elkartea dena akitu zen arte. Giro ederra egon zen egun guzian eta eguraldiak ere aunitz lagundu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun