Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea eginen dute bihar arratsaldean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 9a, 11:30

Herriko plazan izanen da elkarretaratzea 19:30ean. Irudia: Irantzu Pastor.

Baztango EH Bilduk herri palestinarraren askatasunaren aldeko kontzentraziora deitu du bihar, urriaren 10ean, 19:30ean Elizondoko plazan

Udal taldeak azaldu duenez, «palestinarrek egindako erasoak komunikabideetara ekarri du berriz gatazka. Tentsio militarra areagotu da eta Israelek bonbardaketa gogor eta indiskriminatuak ugaritu ditu. Ez da ordea oraingoa, hamarkadetan etengabekoa baizik, sionismoak palestinarren aurka darabilen genozidio politikoa. Ilegalki okupatutako lurraldeak, etxebizitzak etengabe eraistea, hilketak, atxiloketak eta torturak, Gazaren gaineko blokeoa eta bonbardaketa etengabeak... Azken boladan gogortu egin du gainera jokamolde hau estatu sionistak».

Hori dela eta, «irmoki salatu nahi dugu urteetako zapalkuntza hau eta horren aitzinean Europako estatu gehienek, Espainiak barne, Israeli eskaintzen dioten babesa. Munduko herri zapalduontzat erresistentziaren ikur den Palestinar herriari elkartasuna adierazi nahi diogu, eta dei egiten diegu baztandarrei horretara bil daitezen».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun