Baztango Udala herrietako alkateekin bilduko da bihartik aitzinera Baztan Hobetzen plana azaltzeko

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 8a, 07:30

Baztango Udalak Baztan Hobetzen planari hasierako onespena eman ondotik, aurkezpen bilerak egin zituzten joan den astean kuartelka. Aurkezpen orokorraren ondotik, urriaren 9tik 26ra herriz herriko lanketa eginen dute, 15 bileratan.

Horretarako, tokian tokiko alkatearekin bilduko dira eta beren herriko zehaztasunen berri emanen diete, baita herri bakoitzeko planoak ere. Horrela, alkate bakoitzak xehetasun gehiagorekin azaltzen ahalko die proposatutako aldaketak bere herriko bizilagunei. Gainera, helegiteak aurkezteko epea zabaldu du udalak, «jendeari denbora emateko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun