'Hitzak aurrekari: Manifestu moduko bat' liburua aurkeztuko dute igandean Txokoton

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 6a, 14:30

Urrian ere eskaintza kulturalarekin segituko du Elizondoko Txokoto tabernak, eta asteburu honetan Ainhoa Urien idazle, pilotari eta bertsozalea izanen da bertan, Hitzak aurrekari: Manifestu moduko bat liburua aurkezten. Urriaren 8an 19:30ean izanen da hitzordua.

Hitzak aurrekari: Manifestu moduko bat

Berriz hasiko gara. Ez aurreko aldian hasi genuena gaizki zegoelako. Berriz hasteak ez du zertan esan nahi aurretik hasitakoa ondo amaitu ez dugunik. Berriz hasiko gara hasi genuena gustatzen zaigulako. Zenbat eta ni gehiago egoteagatik orduan eta gu gutxiago dagoen garaiotan egiten dutena, ikusten duguna, eskaintzen digutena maite dugulako. Hitzekin hasiko dugu Txokotoren denboraldi kultural berria. Hitzak izango dira aurrekari; zalantzak, kritika, sarkasmoa eta musika ona. Lotsagabe hasiko gara berriz hitzekin, baina ez dugu haiekin bakarrik jarraituko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun