Urdazubi, Zugarramurdi eta Baztango Eskola Ttikien besta eginen dute bihar Almandozen

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 6a, 12:30
Iaz Iruritan izan zuten hitzordua eskola ttikietako ikasle eta gurasoek.

Hainbat jarduera izanen dira larunbat goiz eta arratsaldean Almandozen

Urdazubi, Zugarramurdi eta Baztango Herrietako Eskola Ttikiek bihar eginen dute urteroko besta, eta Almandozko Guraso Elkartea aritu da aurten antolakuntzan. Egun osoko egitaraua prestatu dute:

  • 10:00etan harrera ekitaldia frontoian
  • 10:30ean ibilaldia. Bi ibilbide izanen dira; motza ttikienendako (2,2 km) eta mendi buelta luzea (6,5 km)
  • 12:00etan hamaiketakoa hartuko dute eta ipuin kontalaria eta aurpegi margoketa izanen dira
  • 14:00etan bazkari autogestionatua eginen dute frontoian
  • 15:30etik 18:30era haurrendako ekitaldiak eta dantzaldia izanen dira

Honez gain, kotxeak uzteko hiru aparkaleku prestatu dituzte, eta norberak bere edalontzia eramateko eskatu dute antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun