36ko gerraren Nafarroako esklaboen inguruko solasaldia izanen da bihar Iruritan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 5a, 09:00

Pello Iriarte iruritarra izanen da hizlaria.

Euskarabideak eta Xaloa Telebistak antolatua, 1936ko gerraren Nafarroako esklaboen inguruko solasaldia izanen da bihar, urriaren 6an, Iruritan. Pello Iriarte historialariak emanen du hitzaldia eta Dorrean 19:00etan izanen da hitzordua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun