Eguna hasteko, dianak izanen dira goiz-goizetik, 08:30ean herriko gaiteroekin eta 10:30ean txistulariekin. 12:00etan poteoa izanen dute Elektrotxorongok alaitua eta 14:00etan bazkaria eginen dute elkartean. Menuan entsalada epela, patea, piper beteak, maxelak, postrea, kafea eta kopa sartuko dira. Ondotik, mahai inguruko kantak abestuko dituzte Modestorekin, eta 19:00etan dantzaldia eginen dute. Eguna borobiltzeko, 00:00etan DJ Xuritabeltzen emanaldia izanen dute.