Baztango Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana aurkeztuko dute ortzegunean Arizkunenean

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 3a, 18:00

Baztango Udalak jakinarazi duenez, aste honetan Baztango Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana aurkeztuko dute Elizondon. Urriaren 5ean Arizkunenea kultur etxean 19:00etan izanen da aurkezpena eta RAZ diseinu aholkularitzako Ander Gortazar izanen da hizlaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun