Bestak 2023

Anizko bestetara joateko gan-torri busa izanen da gaur

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 29a, 15:30

Baztango Gizarte Zerbitzuek Gan-torri autobus zerbitzua antolatu dute aurten ere, herrietako bestetara «seguru eta eroso» joateko eta bueltatzeko. Ortzirale gauean Anizerat joateko autobusa izanen da.

Ohikoa den bezala, joateko hiru bus izanen dira. Lehenbizikoa Amaiurtik abiatuko da 00:00etan eta hurrengo ibilbidea eginen du: 00:05ean Ordoki, 00:10ean Erratzu, 00:15ean Arizkun, 00:20ean Elizondo, 00:25ean Etxarri, 00:30ean Lekaroz, 00:35ean Irurita, 00:40ean Ziga eta 00:45ean ailegatuko da Anizerat.

Bigarren busa 01:00etan Arraioztik abiatuko da; 01:05ean Oronoz-Mugairi, 01:15ean Almandoz, 01:20ean Berroeta eta 01:25erako egonen da Anizen. Hirugarren busa 02:00etan Elizondotik abiatuko da eta zuzenean Anizerat joanen da.

Bueltarako hiru bus izanen dira norabide bakoitzean: Arraiozerat 03:00etan, 04:30ean eta 06:00etan eta Arizkunerat 03:30ean, 05:00etan eta 06:30ean. Joan-etorriko txartela hiru eurotan erosten ahalko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun