Tokiko merkataritzari buruzko jardunaldia eginen dute Elizondon urriaren 3an

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 29a, 15:00

Arizkunenean izanen da mahai-ingurua eta Isabel Gonzalez, Ainhoa Ordoki eta Deñe Abuin izanen dira hizlariak

Nabarraldek 'Tokiko merkataritza, belaunaldi erreleboaren erronka' izeneko mahai-ingurua antolatu du heldu den asteartean Arizkunenea kultur etxean, Denok Bat eta merkatari elkarteetako ordezkaritzarekin. 19:00etan izanen da ekitaldia eta eskualdeko hiru merkatarik parte hartuko dute: Virgilio zapata-dendako Isabel Gonzalez (Elizondo), Muebles Ordokiko Ainhoa Ordoki (Lesaka) eta Kattagorria arropa-dendako Deñe Abuin (Lesaka). Isabel Elizalde gizarte ekonomiako aholkularia arituko da moderatzaile lanetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun