Txartel salmenta igande honetan, urriaren 1ean eginen dute herriko plazan. Goizean, 10:00etatik 13:00etara, herrikoek erosteko aukera izanen dute, gehienez ere hiru txartel pertsonako eta 15 urtetik goiti dituztenendako. Txartelak sobratuz gero, arratsaldean ere salduko dituzte, 16:00etatik 18:00etara, eta herrikoak ez direnek ere erosten ahalko dituzte.