Elkartean eginen dute bazkaria 14:00etan, eta menuan entsalada epela, patea, piper beteak, maxelak, postrea, kafea eta kopa sartuko dira. Ondotik, mahai inguruko kantak abestuko dituzte Modestorekin. Bazkariko txartelak 35 eurotan daude salgai Altxuko dendan, Zubi Puntan eta Almantzenean eta urriaren 1a izanen da erosteko azken eguna.