Irailak 29, ortziralea
11:00etan ezkila jotzea, altxaferoak eta itzulia herriko musikariekin. 11:30ean herri krosa haurrendako eta helduendako, ibilbide desberdinekin. 12:00etan aniztarren arteko frontenis txapelketa eta 14:00etan bazkaria. 16:00etan frontenis txapelketako finalak jokatuko dituzte eta ondotik herri kirolak adin guzietako jendearekin. 20:00etan mutil dantzak izanen dira eta 21:00etan baztan zopak. 00:00etan dantzaldia Bizphiru Pelau taldearekin eta goiz aldera xingar jatea.
Irailak 30, larunbata
11:00etan puzgarriak izanen dira eta 12:00etan haur eta helduen paella lehiaketa. 14:00etan paellekin bazkaria eginen dute frontoian eta 15:00etan puzgarriak. 16:00etan mus txapelketa izanen da eta 18:00etan txokolatada. 19:00etan Eriz Magoaren ikuskizuna eta ondotik bokatak salgai izanen dira. 22:00etan dantzaldia Andoni Mitxelenarekin.
Urriak 1, igandea
11:45ean otordua bertako produktuekin prestatua eta 12:00etan Xarutako haurren pilota partidak. Akitzean, mus txapelketako finala eta 13:30ean mahaiak paratzeko hitzordua. 14:00etan zikiro jatea eginen dute Hauspolariek alaiturik, 17:00etan bingo txapelketa eta 19:00etan karaokea. Ondotik dantzaldia Hauspolariekin, xingar jatea eta kantaldia suaren inguruan eta akitzeko Gaixoak aniztarrak eta herriari itzulia. Baztan zopetako eta zikiroko txartelak irailaren 22ra arte erosten ahalko dira 30 eurotan, telefonoz Maitaneri edo Iñakiri deituz.