Bestak 2023

Oharrizko bestak ospatu dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 25a, 20:00

Lekarozko Oharriz auzoan ere bestak izan zituzten larunbatean eta eguraldia lagun, giro ederra izan zuten

Argazkia eta testua: Izaskun Almandoz

Urteroko gisan, auzoko bestak ospatu zituzten Oharrizen irailaren 23an. Auzoko etxe guzietako eta beraien familietako 50 lagun elkartu ziren bestaren protagonista den bazkarian. Ondotik, kantuan eta dantzan aritzeko aukera izan zuten gauera arte akordeoi soinuaren laguntzaz. Hondarreko momentura arte zalantza izan bazuten ere, eguraldiak lagundu zuen eta zubian bertan ospatu ahal izan zuten besta, ohitura den bezala, xarma berezia baitu kanpoaldean egiteak. Oharriztarrak heldu den urteko bestaren esperoan gelditu dira, gogoz eta ilusioz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun