Larunbatean behi eta zezenen erakustaldiak egin zituzten egun guzian, eta bertako produktuen eta artisauen azoka ere izan zen herrian. Igande goizean Nafarroako Aratxearen haragi dastaketa egiteko aukera izan zen eta eguerdian sari banaketa egin zuten. Aziendak 13 ataletan banatu zituzten sariak emateko, eta hauek izan ziren irabazleak:
- 8tik 12 hilabetera bitarteko emeak: Jon Koldo Bikandi Bildosola (Iurreta, Bizkaia)
- 12tik 18 hilabetera bitarteko emeak: Juan Antonio Ustarroz Aizpun (Senosiain, Nafarroa)
- 18tik 24 hilabetera bitarteko emeak: Jon Koldo Bikandi Bildosola
- 2tik 3 urtera bitarteko emeak: Iosu Ostiz Subiza (Olague, Nafarroa)
- 3tik 4 urtera bitarteko behiak: Leire Amundarain Padilla (Orozko, Bizkaia)
- 4tik 6 urtera bitarteko behiak: Maria Nela Vittorini Mostazo (Zenotz, Nafarroa)
- 6tik 8 urtera bitarteko behiak: Aitor Arana Barrena (Arrasate, Gipuzkoa)
- 8tik 12 urtera bitarteko behiak: Jon Koldo Bikandi Bildosola
- 12 urtetik gorako behiak: Leire Amundarain Padilla
- 12 hilabetera bitarteko arrak: Angel Mitxelena Iparrea (Irurita, Nafarroa)
- 12tik 24 hilabetera bitarteko arrak: Maria Nela Vittorini Mostazo
- 2tik 4 urtera bitarteko arrak: Juan Antonio Ustarroz Aizpun
- 4 urtetik gorako zezenak: Dolaetxe elkartea (Oñati, Gipuzkoa)
Honez gain, sari bereziak ere banatu zituzten:
- Bururik onena: Carlos eta Laura Oroz Torrea (Hiriberri-Artzibar)
- Intseminazio artifizialeko jatorriko arrik onena: Dolaetxe elkartea
- Intseminazio artifizial jatorriko emerik onena: Juan Antonio Ustarroz Aizpun
- Adierazgarri genetikorik onenak dituen arra: Leire Amundarain Padilla
- Adierazgarri genetikorik onenak dituen emea: Garikoitz Nazabal Etxabe (Zaldibia, Gipuzkoa)
- Baztango arrik onena: Angel Mitxelena Iparrea
- Baztango emerik onena: Juan Jose Iñarrea Rekarte (Erratzu, Nafarroa)
- Intseminazio artifizialaren erabilera onena: Iñiguez anaiak (Zudairi, Nafarroa)
- Ustiaketaren ugalkortasunik onena: Aritz Girones Barberia (Jaitz, Nafarroa)
- Nafarroako Aratxea: Jesus Mari Zabaleta Leoz (Oibar, Nafarroa) eta Carlos eta Laura Oroz Torrea
Akitzeko, antolakuntza taldeak omenaldia egin zien Marian Zestauri eta Fermin Barazabali, hainbat urtetan egindako lanaren eskertza gisa.