Aintzane Ariztegi

Izpegiko Bestak: lagunak, aldarriak, izarrak

Xorroxin irratia 2023ko ira. 25a, 11:53

Mugaldeko harremanak jostea, muga administratiboen gainetik auzotarren moduan elkartzea xede izan zuten asteburu honetan Izpegin bi aldetako gazte eta ez hain gazteek, aldarrikapenez betetako egun batean. Mahaien inguruan edo izarren azpian elkartu ziren, eskuara ezberdinak baino eskuara bat trukatuz, eta, haren bitartez, jendeek egiten dutena eginez trago bat eskutan dutela: txorradak bota eta dantza makur zenbait egin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun