Bestak 2023

Giro ederra izan dute asteburuan Izpegiko bestak lehenbiziko aldiz ospatzen

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 25a, 12:30

Ortzirale arratsaldean eta larunbatean hainbat ekitaldi eta jarduera izan zituzten Izpegiko mendatean, Baztango eta Baigorriko herritarren arteko harremana sendotzeko helburua zuen bestan

Argazkiak: Antolakuntza taldea

Antolatzaileek adierazi dutenez, «gure eskerrik beroenak asteburuan Izpegira hurbildu zineten guziei, gure espektatibak gaindituz, bazkariko txartel guziak saldu eta mendateko bazter guziak biziz bete genituen». Larunbat gaueko kontzertuetan «argindarrak huts egin zigun arren, gaualdiarekin segitzea lortu genuen denen artean. Esker bereziak Mirua, Toc, DJ Üzkülüz eta Elektrotxorongori izandako prestutasunagatik eta sortutako giro bikainarengatik».

«Aurtengo esperientzia eta irakaspen guziak kontuan hartuz, egun borobila atera genuen aitzinera. Baigorri eta Baztanen arteko lankidetzarekin segitzeko motibazioz beteta gaude. Gora Izpegiko bestak! Eta gora Nafarroa!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun