Ortziralean Amaiur Peak mendi bideoaren emanaldia izanen dute, Joseba Iztueta eta Ekaitz Maiz sortzaileekin. Ladakhen (Himalaia) hainbat euskal gaztek uda honetan egindako mendi espedizio baten istorioa da, eta inork inoiz igo ez duen mendi kasko bati Amaiur Peak (5.760 metro) izena paratu diote. 19:30ean Otsondo gelan izanen da proiekzioa.
Larunbatean, berriz, zikiro jatea eginen dute, Agerraldek alaiturik. Errebestak borobiltzeko, gauean dantzaldia izanen dute plazan Bizphiru Pelau taldearen eskutik.