Behi piriniotarraren feria eginen dute asteburuan Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 20a, 10:00

Behien erakustaldiaz gain, azokak eta bertako produktuak dastatzeko aukera izanen da larunbat eta igandean

Behi azienda piriniotarraren XXXIV. lehiaketa enkante nazionala ospatuko dute Merkatuko plazan asteburuan:

Irailak 23, larunbata

Lehiaketa-enkantean parte hartuko duten abelburuak 09:00ak baino lehen sartuko dituzte Merkatuko plazan. 09:00etatik 14:00etara azienda kalifikatzeko txandak izanen dira eta 10:00etatik 14:00etara Baztango artisauen eta nekazarien elikagaien azoka. 17:00etatik 20:00etara azoka izanen da berriz ere eta 17:30etik 20:00etara behi azeindaren erakustaldia, aurkezleen azalpenekin.

Irailak 24, igandea

09:00etatik 12:00etara behien erakustaldia eta 10:00etatik 14:00etara Baztango artisau eta nekazarien elikagaien azoka. 11:30ean Nafarroako Aratxearen haragi dastaketa. 12:30ean behi aziendaren enkantea eta 13:00etan sari eta garaikurren banaketa.

Egitaraua larunbatean hasten bada ere, ortzirale arratsaldean, 15:00etatik aitzinera, abelburuak Merkatuko plazan sartzen ikusteko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun