Baztango Berdintasun Batzordeak ikasturteko lehenbiziko bilera eginen du urriaren 4an

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 19a, 10:00

Berdintasun zinegotzi berria aurkeztu eta hurrengo hilabeteetan eginen denari buruz ariko dira

Baztango Berdintasun Batzordeak ikasturteko lehenbiziko bilera eginen du urriko lehen asteazkenean, 18:00etan udaletxeko batzar gelan. Gai zerrendan hainbat kontu landuko dituzte:

  1. Aitzineko bilera akta onartzea
  2. Berdintasun zinegotzi berria aurkeztea
  3. Azken hilabeteotan aitzinera eramandako prozesuen egoeraz solastatzea:
    • Indarkeria matxistaren diagnosia eta protokoloa
    • Barne berdintasun plana
  4. Urteko plangintza proposamenari errepasoa. Zer heldu da azkeneko hiruhilekoan?
  5. Azaroaren 30an greba feminista deituko da Euskal Herrian
  6. Azaroaren 25erako prestatzen hasi
  7. Taldeak proposatutako bertze edozein gai

Parte hartzaileek aldez aurretik baieztatzeko eskatu du Berdintasun Batzordeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun