Bertze urte batez herriko bestez gozatu dugu elbetarrok. Lehenengo egunetik hasita, ikaragarrizko giroa izan dugu herrian. Egunero musika talde desberdinek alaiturik, jendea plazara hurbildu da bestara.
Hala ere, erakutsi nahiko genuke bestaren bertze aurpegia. Larunbateko arratsean zenbait pertsona besta beharrean, kalteak egiten egon ziren herrian; hainbertze ilusioz ttikienek goratutako txiki-txopoa bota egin zuten; berdin egiten saiatu ziren txopoarekin (beharrik ez zutela lortu!); gazteen ostatuan pintadak egin zituzten; barride baten kotxeko kristala harriz hautsi zuten...
Haurkeria hauek alde batera utzita, eskertu nahi dugu benetan besta egitera eta ongi pasatzera hurbildu zineten guztiei! Aupa Elbete!