Pentsiodunek gaur eginen dute ikasturte honetako lehenbiziko elkarretaratzea Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 18a, 08:30
Joan den ekainean Lesakan egin zuten elkarretaratzea.

Baztan-Bidasoko pentsiodunak prest dira ikasturtea hasteko. Gaur, irailaren 18a, ikasturte honetako lehenbiziko elkarretaratzea Elizondoko plazan eginen dute, beti bezala, 12:00etan.

Joan den ikasturteko azken elkarretaratzea ekainean egin zuten Baztan-Bidasoko pentsiodunek, Lesakan, eta bertzeak bertze, «bizi duina izateko» 1.080 euroko guttieneko pentsioa beharrezkoa dela oroitarazi zuten. Kontatu zutenez, «Nafarroako pentsiodunen artean % 40k 1.080 euro baino guttiago kobratzen du, 51.306k, eta horietatik 21.493k Gizarte Segurantzatik kobratu zuten 743 euroko pentsioen guttieneko osagarria». Eta genero arrakala «nabarmena» dela ere salatu zuten: «% 74 emakumeak eta % 26 gizonak».

Uztailean eta abuztuan atseden hartuta, gaur eginen dute 2023-2024 ikasturteko lehenbiziko elkarretaratzea Elizondon.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun