Munduko Osasun Erakundearen arabera halako aparailuek sortzen dituzten intentsitate baxuko uhinek ez dituzte kalterik eragiten ez loan, ez osasunean, eta erradiazioak osasun mugen barnean mantentzen dira horretaz arduratzen diren entitate publikoen arabera. Baina, badago bere osasunean eta loan bertan, egunerokotasunean, hobekuntza nabarmenak sumatu dituenik aparailu horiek itzali edo lekualdatzean.
Lander Susperregi bere eta inguruko esperientzietatik abiatuz joan zen gero eta gehiago sakontzen uhin elektromagnetikoekin kontuz ibili beharko genukeela dioen ikuspuntuan, COVIDaren beraren jatorria 5Garen azpiegituren zabalpenarekin lotzeraino. ¿Konspirazio teoria bat ala ezkutatu zaigun errealitate kaltegarria?
Eztabaida luze honetan uhin elektromagnetikoen, teknologiaren edo zientziaren inguruko ikuspuntu ezberdinak topatuko dituzu.
A
Hagitz elkarrizketa interesgarria izan da, eskerrik asko Xorroxin irratiari entzuleei aukera hau emategatik, Gorkak aipatu bezala
Lander gonbidatzeko zalantza haunitz eduki ondotik. Nik uste eskubidea izan behar dugula guztiok ikuspuntu desberdinak erran eta entzuteko. Denok izan behar dugu aukera eta norbanakoak erabaki edo proba dezala nahi duena, entzuteagatik ez da inor arriskuan jartzen. Zer zientzia hobeagorik, norberak bere bizitzan eta gorputzean probatu/esperimentatu baino!! Xorroxin, zalantza gutxiago izatea animatzen zaituztet eta Asier Arregi entzuteko irrikaz gelditzen naiz. Eslerrik asko Lander!!!
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!