Txokotoko II. Xake txapelketaren izen ematea zabalik da irailaren 30era arte

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 14a, 12:30

Urrian jokatuko dituzte partidak eta irabazleak Kaxilda liburu-dendan erabiltzeko 50 euroko txartela eskuratuko du

Elizondoko Txokoto tabernak II. Xake txapelketa antolatu du aurtengo udazkenerako, eta izen ematea irailaren 30era arte dago zabalik. Antolatzaileek azaldu dutenez, «txapelketa urrian eginen dugu eta liga formatua izanen du, denak denen kontra». Beraz, parte hartzaile kopuruaren arabera zehaztuko da partida kopurua.

Partida bakoitzeko jokalarien artean partida noiz jokatu zehaztuko dute, eta horretarako Txokotoko lehen solairua erabilgarri izanen dute, beharrezko materialarekin. Partida bakoitzaren ondotik zerrenda batean paratuko dituzte emaitzak. Irabazlearendako saria Donostiako Kaxilda liburu-dendan erabiltzeko 50 euroko txartela izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun