Bestak 2023

Giro ezin hobean ospatu dituzte Txokotoko bestak asteburuan

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 12a, 09:30

Ortzirale arratsaldetik igandera besta, musika eta otorduak izan dira nagusi Elizondoko Txokoto auzoan

Argazkiak: Ondikol eta utzitakoak. Testua: Izaskun Aizpuru

Ortziraleko 19:00etan Txokotoko zubira hurbildutako jendea besta gogoarekin zegoen, eta txaranga eta gaiteroak alaiturik hasi zen besta. Zopak inoiz baino arrakastatsuagoak izan ziren. Carmeni esker bereziak eman nahi dizkiogu, arras onak zeudelakoz!

Larunbatean 200 lagun bildu ginen zikiroan. Horretarako, herriko lan talde bat goiz-goizetik aritu zen lanean. Haurrak konpartsarekin eta Mugarkik antolatutako eskaladarekin disfrutatu zuten goiz partean eta txarangak lagunduta giro paregabea sortu zen auzoan.

Igandean, berriz, ekitaldi berri batekin hasi zen eguna; tortilla txapelketa. 12 tortillen artean Maribel Marques suertatu zen garaile. Bigarren postua Begoña Arizmendirendako izan zen. Ondotik, saltsa klaseetara joaten diren ikasle batzuk plaza girotu zuten. Asteburuan egin diren kontzertuak ere arrakastatsuak izan dira, eta mota aunitzetako musika entzuteko aukera izan dugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun