Legoekin robotika tailerrak eginen dituzte irailaren 28an Arizkunenean

Gaur hasi eta ortziralera arte izanen da izena emateko epea

Baztango Kultura Zerbitzuak Legoekin egiteko robotika tailerra antolatu du Arizkunenean irailaren 28an, larunbata, Discover Bricks-en eskutik. 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua egonen da eta 8-12 lagun arteko bi talde eginen dituzte, bi saio egiteko. Lehenbiziko saioa 10:00etatik 11:30era izanen da eta bigarrena 12:00etatik 13:30era.

Parte hartzeko interesa dutenek irailaren 15era arte izanen dute izena emateko epea. Horretarako, info@discoverbricks.es helbidera idatzi beharko da edo 636 479 965 edota 636 450 745 telefonoetara deitu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun