Kortariko gasna txapeldun izan da Bergarako San Martin azokan

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 11a, 12:30

San Martin azoka egin dute asteburuan Bergarako bestetan, eta gasna lehiaketa izan dute bertan, bertzeen artean. Kortariko Infernuko gasna lehiaketara aurkeztu da bertze behin, eta txapela eta 600 euroko saria lortu dute aurten ere lekaroztarrek. Zorionak!

Bigarren saria, 550 eurokoa, Aizpea gasnategi gipuzkoararrendako izan da. Hirugarrena berriz, 500 eurokoa, Arabako La Leze gasnategiak lortu du. Gasna lehiaketaz gain, barazki eta fruta lehiaketak ere egin dituzte azokan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun