Irailak 13 asteazkena, Txopo goratze eguna.
19:00etan txupinazoa eta bonba japoniarrak, ondotik txiki-txopogoratzea. 19:30ean dantzaldia Hauspolariekin eta 21:00etan baztan zopak hartuko dituzte Joxe Angelek alaiturik. 00:00etan txopo goratzea.
Irailak 14 ortzeguna, Santa Kruz eguna.
09:00etan dianak eta 11:00etan meza nagusia izanen dira, ondotik luntxa posadan. 16:00etan mus eta partxis txapelketak eginen dituzte eta 17:00etan pilota partidak. 18:30ean haurrendako antzerkia izanen da eta 20:00etan dantzaldia Hauspolariekin.
Irailak 15 ortziralea, gazte eguna.
14:30ean paellada izanen dute, ondotik kalejira Tuku-Tuku txarangarekin eta Grand Prix. 19:00etan Harat taldearen kontzertua izanen da Zapatilleran eta 22:00etan dantzaldia plazan Bizphiru Pelau taldearekin.
Irailak 16 larunbata, zikiro eguna.
09:00etan dianak. 14:30ean zikiro jatea eginen dute eta ondotik dantzaldia DJ Txiparekin. 22:00etan boletoen zozketa eta dantzaldia plazan Trikidantzekin, 01:00ean DJ Txingudi eta 04:00etan DJ Aimar.
Irailak 17 igandea, haurren eguna.
09:00etan dianak eta 14:00etan haurren bazkaria posadan. 16:30ean puzgarriak izanen dira, 18:00etan txokolatada eta bestak akitzeko 19:30ean dantzaldia Joxe Angelekin.