Azaroan Arizkunenean eginen diren ikastaroetan izena emateko epea irekiko dute heldu den astean

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 8a, 10:00

Antzerki tailerra, atabala eta gaita jotzeko ikastaroa eta plastika lantegia izanen dira heldu den hilabetean Elizondon

Baztango Kultura Zerbitzuak hainbat ikastaro antolatu ditu azaroan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean.

  • Antzerki jolas tailerra: 14 urtetik goitikoendako, 40 orduko antzerki tailerra izanen da eta azaroaren 7an hasiko da. Josune Gorostegi izanen da irakaslea eta 6-20 laguneko taldea bilduko da. Astearteetan izanen dira klaseak, bi orduko saioetan, 19:00etatik 21:00etara. Erroldatuak daudenek 120 euro ordaindu beharko dituzte matrikulan eta erroldatu gabeek 160.
  • Atabala: Atabalean arituendako 20 orduko ikastaroa, azaroaren 11n hasiko dena. Shanti Diaz Carmona izanen da irakaslea eta 5-10 laguneko taldea bilduko da. Larunbat goizetan izanen dira klaseak, 09:00etatik 10:00etara. Erroldatuta daudenek 60 euro ordaindu beharko dituzte eta erroldatu gabeek 80.
  • Gaita: Atabal klaseekin batera gaita ikastaroa ere izanen da, arituendako eta hasiberriendako, Tomas Diaz Peñalva eta Mikel Ortegaren eskutik. Larunbatetan 09:00etatik 10:00etara 5-10 laguneko taldean bilduko dira. Erroldatuta daudenek 60 euro ordaindu beharko dituzte eta gainerakoek 80.
  • Plastika lantegia: 5 eta 11 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzendutako tailerra, azaroaren 4an, 11n, 18an eta 25ean eginen dena. La chincheta Brunako kideak izanen dira irakasleak, Sonia Ilzarbe eta Eneko Perez, eta 8-12 partaideko taldea bilduko da. Larunbat arratsaldetan eginen dute, 17:30etik 19:00etara. Matrikularen prezioa partaide kopuruaren arabera aldatuko da. Erroldatuen artean, bi partaiderekin 30 euro ordaindu beharko dira eta hiru partaiderekin 40. Erroldatu gabeek, berriz, bi partaiderekin 40 euro ordaindu beharko dituzte eta hiru partaiderekin 60.

Ikastaroetan izena emateko epea heldu den astelehenetik ortziralera, hau da, irailaren 11tik 15era egonen da zabalik. Interesa dutenek Arizkunenean bertan ematen ahalko dute izena 07:30etik 15:00etara, baita 948 581 279 telefono zenbakira deituta edo kultura@baztan.eus helbidera idatziz.

Matrikula ordainketa bakarrean ordaindu beharko da osorik transferentzia bidez, izena ematean adierazitako banketxe eta kontu korrontera. Matrikula baliagarria izateko ordainagiria aurkeztu beharko da 72 orduko epean. Ez da dirua bueltatuko, salbu eta gutieneko parte-hartzaile kopurua biltzen ez delako ikastaroa bertan behera uzten badute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun