Bertako produktuen eta artisauen azokak izanen dira asteburuan Elizondon eta Erratzun

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 8a, 09:00

Bertako produktuak eta artisautza lanak ezagutzeko eta erosteko aukera izanen da asteburu honetan Baztanen. Larunbat goizean Baztango Artisauak eta Zaporeak elkarteek merkatua eginen dute Elizondoko plazan. Igandean, berriz, Erratzuko artisauek azoka eginen dute herriko plazan, 11:00etatik 15:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun