Bestak 2023

Anizko bestetako otorduetako txartelak salduko dituzte bihar eta irailaren 15ean elkartean

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 7a, 16:00

Urtero bezala urriko lehenbiziko igandean izanen dira Anizko bestak, aurten, lehenbiziko igandea urriaren 1a izaki, irailaren 29an hasiko dira eta urriaren lehenean akitu. Baztan zopetako eta zikiroko txartelak hilaren 8an eta 15ean salduko dituzte, elkartean 18:00etatik 20:00etara, 30 eurotan. Hurbiltzen ahal ez denak telefonoz Maitane edo Iñakiri dei diezaioke txartela eskuratzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun