Bestak 2023

Txokotoko bestak ospatuko dituzte asteburuan Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 7a, 12:00

Hainbat kontzertu eta ekitaldi izanen dira Txokoto auzoan irailaren 8tik 10era

Irailak 8, ortziralea
19:00etan txupinazoa izanen da, ondotik konpartsak itzulia eginen du. 20:00etan baztan zopak banatuko dituzte eta 21:00etan mutil dantzak izanen dira. 23:00etatik aitzinera kontzertuak izanen dituzte: Roña, Kurkuma eta Bananas.

Irailak 9, larunbata
11:00etan konpartsaren itzulia eginen dute eta 12:00etatik 13:30era Mugarkik antolatutako jarduera izanen da. 14:00etan zikiro jatea eginen dute eta ondotik Tuku-tuku txarangarekin poteoa elkartez elkarte. 20:00etan DJ Jotatxok girotuko du besta eta 00:00etan DJ Piek izanen da.

Irailak 10, igandea
11:00etan patata tortilla lehiaketa izanen da; arroltzeak, patatak, tipula eta olioa herriaren kontu, gainerakoa partaideek eraman beharko dute. Izen-ematea ortziralera arte, Txokoton eta Antxitonean. 12:30ean vermú salsero izanen da eta bestak akitzeko 19:00etan Arima Soul System taldearen kontzertua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun