Lehenengo saria Segurako Eneko Goiburuk irabazi zuen, 2734,5 punturekin, eta txapela ez ezik Urrezko Kutxa Garaikurra ere eskuratu zuen, azken 10 urteetan hirugarren aldiz irabazi baitu. Hirugarren postua Ordiziako Joseba Insaustik lortu zuen, 2603,5 puntu eskuratuta. Laugarren eta bosgarren postuak, Ander Barandiaran eta SC Loperenarentzat izan ziren, 2595,4 eta 2588,5 punturekin, hurrenez hurren. Lehen bortz sailkatuek gasna ketua aurkeztu zuten, eta enkantean 3.550 eurotan saldu zuten gasna saritua.