20 urte ditu Karrikaburuk eta Espainiako 21 urtez beheitiko selekzioarekin ere aritu da. Baztan futbol taldean hasi ondotik, Donostiako Real Sociedad taldeko harrobian aritu da infantil mailatik. Realaren bigarren taldeak bigarren mailara igotzea lortu zuenean, 2020-21 denboraldian, erabakigarria izan zen Karrikaburu eta bigarren mailako debutean gola sartu zuen. Bigarren mailako denboraldi horretan, 2021-22 denboraldian, hamaika gol egin zituen bigarren taldearekin eta lehen taldearekin debuta egin zuen Europa Ligan, Monacoren kontra.
Iazko denboraldian Realaren lehen taldean gutti aritu zen. Hamabi partida jokatu zituen, sei ligan, lau Europa Ligan eta bi Erregearen Kopan eta bi gol sartu zizkion azken lehiaketa horretan Coria taldeari. Realean minutu gutti zituela eta, urtarrilean Leganesera joan zen utzita. Orain Gasteizerako bidea egin du.