Gaur hasi eta heldu den ortziralean bukatuko da Baztango Musika Eskolan izena emateko epea

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 1a, 15:00

Baztango Musika Eskolan izena eman nahi dutenek, gaur hasi eta irailaren 8ra bitarteko epea izanen dute. 15:00etatik 18:00etara eman beharko da izena Baztango Musika Eskolan.

Alde batetik, hizkuntza musikaleko klaseak izanen dira haurrentzat eta helduentzat. Bertzetik,  klarinetea, saxofoia, zeharkako txirula, tronpeta, tronboia, txistua, akordeoia, biolina gitarra eta pianoa ikasteko aukera izanen da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, 948 45 24 95 eta 629 28 32 16 zenbakietara deitzen ahal da edo emusikaeskola@baztan.eus helbidera mezu bat bidali.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun