Fernando Perez Laborda

Euskararen jatorria Balkanetan?

Xorroxin irratia 2023ko ira. 1a, 12:30

Fernando Perez Laborda filologoak 'El Euskera en Navarra' liburua argitaratu du. Liburuan, euskararen historia kontatzen ahalegindu da modu ulerterraz batean. 

 

Bertan, gainera, euskararen jatorriaren inguruko hipotesi ausart bat defendatzen da: euskara ez zen Pirinioetatik egungo Nafarroa hegoaldera zabaldu, alderantziz baizik, latinak edo gaztelerak egin bezala, euskara egungo Nafarroako Erriberatik sartu eta hedatzen joan zen. Baina, euskararen bidaia Balkanetan hasi izanen zatekeen hipotesi horren arabera, Sardinia garrantzizko geltoki izanik.

Aurki liburuaren euskarazko bertsioa ere egonen da eskuragarri. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun