Erratzuko artisauek azoka eginen dute herriko plazan igandean

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 1a, 10:00

Erratzuko artisauek azoka eginen dute herriko plazan igandean, irailaren 3an. Goizez eginen dute, 11:00etatik 15:00etara, eta hainbat artisau lan ikusteko eta erosteko aukera izanen da: bitxiak, gasnak, ukenduak, eztia, xaboia, artile lanak, osagarriak, poltsak, eskuz serigrafiatutako arropa…

Igandeko azokaz gain, irailaren 10ean, eta 17an ere eginen dute artisau azoka Erratzuko plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun