Pedro Arizkurenen margolanak ikusgai izanen dira Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 31a, 17:00

Pedro Arizkurenen margolanak ikusgai izanen dira irailean.

Hilabete honetan bi erakusketa izanen dira ikusgai Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Lehenbizikoa Pedro Arizkurenen pintura erakusketa izanen da, irailaren 1etik 30era zabalduko dena. Asteartetik igandera egonen da irekia, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era.

Tomas Sobrinoren ikasleak

Tomas Sobrinoren ikasleen lanak ere ikusgai egonen dira hilaren 4tik 10era Arizkuneneko lehenbiziko solairuan. Aste tartez 18:00etatik 20:00etara irekiko dute eta asteburuetan 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun