Europako txapelketara joan aitzinetik, Spainskills txapelketan zilarrezko domina lortu zuen Santestebanek, eta bere prestatzaile lanak egin dituen Abel Laskurain irakasleak. Fabrikazio mekaniko produkzioaren programazioan goi mailako teknikaria izateko ikasketak egiten ari da Santesteban Iruñeko Virgen del Camino ikastetxean.
Europan, CNC fresaketan lehiatuko da Santesteban, eta 14 herrialdetako parte hartzaileak lehiatuko dira: Austria, Txekiar Errepublika, Alemania, Danimarka, Espainia, Frantzia, Italia, Kazajistan, Herbehereak, Liechtenstein, Polonia, Portual, Suedia eta Erresuma Batua.
Laskurainek lagunduta, Santestebanek prestaketa berezia egin du lehiaketarako. Bertzeak bertze, ordenagailuz lagundutako diseinuan formatzeko 30 ordu baino gehiagoko formazioa egin du. Gainera, lehiaketa prestatzeko, Inauxna enpresan eta Microlan Aerospace enpresetan egonaldiak egin ditu.
Poloniako txapelketa irailaren 5ean, asteartea, hasiko da eta larunbatean, hilaren 9an, bukatu.